2024/03/23 11:30-13:00

Tailerrak

Barazki txotxongilo tailerra

Barazki txotxongilo tailerra
Topic, Tolosa

Ba al zenekien barazkiekin txotxongiloak eraiki daitezkeela? Ba bai… horrela da! Barazkiz beteriko tailer honetan, azokan aurki ditzakezun garaiko produktuak ezagutuko dituzu, baita haien formak behatu eta haietatik forma berriak eraiki ere, modu honetan, barazki zein fruitu ezberdinak elkartuz, txotxongiloak sortuko ditugu. Baina honez gain, sortutako txotxongiloei bizitza propioa emango diegu eta sortutako pertsonaia berri hauekin jolastuko dugu. Animatzen al zarete familian, tailerrean parte hartzera? Azkar ibili lekurik gabe geratu ez zaitezten, TOPICen zuen zain egongo gara!

*Tolosako Udala. Merkataritza, Feriak eta Turismo Sailarekin elkarlanean.

Gomendatutako adina: adin guztiak

Izen-ematea: pedagogia@cittolosa.com

Prezioa: dohakoa

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean