Tolosa Eskubaloia eta Saiekoren artean larunbatean jokatzen ari zen partida bertan behera geratu zen etxekoen entrenatzaielak, Viacheslav Kobin-ek, epailea erasotu ondoren. Lehiako 48. minutua zen, ordurako entrenatzailea egotzita zegoen. Bi taldeek igoerako fasea jokatzeko aukera ematen duen laugarren postua zuten jokoan, intentsitate handiko lehia zen.
Erasoaren ondoren, epaileak lehia amaitutzat eman zuen. Saiekoko delegatuak lasaitu zuen Kobin eta bi taldeetako jokalariek kiroltasunez egoera baretu eta ontzat hartu zuten epailearen erabakia. Imanol Esnaola, klubeko presidentea, Iruñean zen beste partida bat ikusten, entrenatzaileak damua erakutsi zion, Kobin-ek "whasapp-a bidali zidan taldea uzteko eskaintza eginez".
Klubak epaileei, federazioari eta gainerako taldeei barkamena eskatzen dien komunikatua kaleratu zuen astelehenean.
View this post on Instagram
Bigarren urtea Tolosa entrenatzen
Kobinek, entrenatzaile izan aurretik, Bidasoa edo Arrate bezalako talde handietan jokatu zuen, eskubaloi munduan ibilbide luzea egindakoa da.
Taldeak entrenatzaile berria aurkitu asmoz laguntza eskatu die jokalari ohiei. Honela, gaurtik aurrera, Iker Galarzak eta Jon Ormazabal hasiko dira senior nesken taldea entrenatzen.