19. edizioa osatuko duten hitzaldiak ezagutarazi dira Amalur Jardunaldien aurkezpenean

Erredakzioa 2024ko ots. 19a, 10:02

Otsailaren 22tik martxoaren 22ra bitarte ospatuko dira Amalur Jardunaldiak, erreferentzia handiko adituen parte-hartzearekin.

Otsailaren 22an abiatuko dira natura, bidaia eta antropologia hizpide dituzten Amalur Jardunaldiak. Tolosako Ekinbide Etxeak, Tolosako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, antolatutako jardunaldien 19. edizioa izango da aurtengoa.

Gonbidatu guztiak erreferentziazko adituak izango dira, ikuspegi, iritzi, istorio eta pasarte anitz eta baliotsuak eskainiko dituztenak.

  • Otsailaren 22an, Arantxi Padilla ETBko korrespontsalak, Kolonbia eta tximeleta horiak jarriko ditu mahai-gainean.
  • Otsailak 23an, Roge Blasco kazetariak, bere 40 urteko esperientzia kontatuko du.
  • Otsaialren 29an, Cesar Palacios, Kanarietako naturaz eta gizakiaren historiaz arituko da.
  • Martxoaren 7an, Erika Reijak, TVEko korrepontsalak, Errusiako gatazka izango du hizpide.
  • Martxoaren 8an, Miriam del Rio turismo ilunaren inguruan mintzatuko da.
  • Martxoaren 14 eta 15ean, Fernando Valladares biologoak, mintegia eskainiko du, non, historia eta zibilizazio-eredua uztartuko dituen.
  • Martxoaren 21ean, Donostiako Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinosek zine-hirietatik ibilbide bat egingo du.
  • Martxoaren 22an, Ander Izagirre kazetariak Latinoamerika izango du hizketagai.

Irailean, emozioak eta ingurumen aldaketa uztartuko dituen prestakuntza jardunaldi bat ere eskainiko da

Hitzaldi guztiak eta mintegia Topic-eko areto nagusian izango dira, 19:00etatik 20:30era. Sarrerak doakoak diren arren, erreserbatu egin beharko dira. Erreserba hitzaldi bakoitza baino astebete lehenago aktibatuko da, eta bi modu izango dira: Topic-eko leihatilan edo online, Topic-eko webgunean.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean