Xuhar eta bere senideak babestu nahi izan ditu Triangulo plazak

Erredakzioa 2024ko otsailaren 19a

"Biolentzia polizialik ez!" lelopean salatu da Zaldunitako gertakaria

Zaldunitako gaueko gertakariaren ondorioz 16 urteko gazte bat zauritua izan ondoren Tolosa zein eskualdeko beste herrietako hainbat jende Triangulo plazan elkarretaratu dira, Ertzaintzaren jokaera salatzeko. 

Xuharren aitak jendearen babesa eskertu eta dagokienei erantzukizunak eskatu dizkio, baita Ertzaintzaren metodoak aldatzea eskatu ere, Xuharri eta karga berean aurpegian pilotakada jaso zuen beste gazte bati gertatutakoa errepikatu ez dadin. 

Gertakariaren ondoren euskal jendarte konprometitu bat desproportzionaltasunaren eta minaren aurrean altxa dela adierazi da protesta isilaren ondoren. Komunikatuan, Josu Erkorekak gertakariaren inguruan egindako adierazpenak salatu nahi izan dituzte ere. 

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA