Leitza kalea oinezkoentzako itxita

Erredakzioa 2024ko otsailaren 2a

Kalea segurtasunagatik itxiko dute, eraikin bateko fatxadan pitzadurak mugitu eta gero

Udalak jakitera eman duenez, lehendik aurkitu zituzten pitzadura batzuk mugitu dira Aroztegieta kaleko 19. zenbakiko eraikinaren aurrealdean.

Teknikariek egindako lehen azterketaren arabera, errefortzu batzuk jarriko dira eraikinean. Honek esan nahi du bizilagunek egunerokotasuna normaltasunez eraman ahal izango dutela. Hala ere hormaren zati edo txintxorren bat kalera erortzeko arriskua dagoenez, segurtasunagatik Leitza kalearen zati bat itxiko dute erabilera orokorrerako.

Sarbidea erabilgarri egongo da inguru hirretan dauden ezkartza eta establezimenduetara joateko, baina Aroztegieta eta Errementari kaleak batzen dituen bidea itxita egongo da.

Tolosan bihar Kalderero eguna denez, Udalak deia egin du herritarrentzat arduraz joka dezaten inguru horretan.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA