Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosan gertatutako sexu erasoak irmoki salatu eta arbuiatu ditu

Maider Navarro Alustiza 2024ko urtarrilaren 29a

Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi izan die eraso horiek pairatu dituzten emakumeei

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Tolosako Udalak kaleratu duen adierazpenarekin. Beste behin, gizon eta emakumeen berdintasunaren aldarria azpimarratu dute eta halako erasoen oinarri-oinarrian gizon eta emakumeen berdintasun eza dagoela.

Emakumeen duintasuna, sexu askatasuna eta integritate fisikoa eskubide urraezinak direla adeirazi dute, eskubide horien aurkako ekintzak erabat onartezinak direla eta ez dute lekurik gure gizartean.

Hala, Aldundiak bat egiten du Tolosako Udalak Mugimendu Feministarekin batera egindako elkarretaratze-deialdiarekin. Plaza Zaharrean, iluntzeko 19:00etan egingo da elkarretaratzea eta bertan izango da, Aldundiaren ordezkari gisa, Nerea Isasi, Berdintasun Organoaren zuzendaria.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA