Arratsaldean egingo du urtarrileko Osoko Bilkura Tolosako Udalak

Joanes Imaz Akizu 2024ko urtarrilaren 25a

18:30ean hasiko den plenoa zuzenean ikustekoa aukera izango da 28 Kanalean eta 28kanala.eus webgunean. 

Tolosako Udalak gaur arratsaldean egingo du Ohiko Osoko Bilkura. Gai ordenean 8 puntu izango dira: 

1. Akta hau onartzea:

2023ko abenduaren 28ko ohiko Osoko Bilkurakoa.

2. 2024rako Lanpostu-zerrenda onartzea.

3. Amaitutzat ematea Euskal Herria plazako 1A eraikina Tolosako Ekinbide Etxeari zuzeneko emakidan esleitzeko prozedura.

4. Onartzea itxitako ekitaldiko faktura bat.

5. Behin betiko onespena ematea 24. Iurre; esparruko Laskorain Ikastolako xehetasun-azterlanari.

6. Onartzea Gureak Berdea SLU enpresari itzultzea 2016ko ekainaren 21ean, «Tolosako parke, lorategi, berdegune eta kaleko zuhaitzen mantentze-lanen zerbitzua» kontzeptupean jarritako bermea.

7. Berri ematea: Tolosako Udal biztanleen erroldaren berrikuspenetik emandako biztanleen kopuru ofiziala, 2023ko urtarrilaren 1ean. 

8. Galderak eta eskaerak.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA