Futbolean Tolosako neskek Monteren aurka jokatuko dute larunbat arratsaldean (15:30ean), sailkapenenean azkeneko postuan dago aurkaria, orain artean puntu bakarra pilatu du. Tolosarrentzat garaipena lortzeko aukera ederra izango da.
Mutilen kasuan, igandean (16:00etan) Zumaiako etorriko da Berazubira. Hernaniren zelaian irabazita, sailkapeneko seigarren postuan dago talde urdina, gorago iritsi nahi badu, ezinbestean irabazi beharreko lehia da hau.
Areto futbolean, Laskorainek Zierbenaren aurka jokatuko du, kasu honetan larunbatean (16:00etan). Aurkari errazik ez dagoen liga honetan taldeak dena eman beharko du puntuak urratzen jarraitzeko.
Partida honen ondoren, 19:00etan hasiko da Tolosa Eskubaloiaren eta Trapagaranen arteko lehia. Bost partida jarraian irabazita da talde urdina, sei aldiz segidan irabazteko gai izango al da?
Kirol talde hauen partidez gain, igandean Beotibarren jokatuko den jaialdian, Binakako Txapelektako lehia interesgarria ikusteko aukera ere izango da. Estelarrean Ezkurdiak eta Tolosak, Artola eta Imazen aurka jokatuk dute.