Neska zein mutilek distantzia berdinak egingo dituzte aurtengo Ero-Etxe Elkartearen krosean

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 17a

Igande goizean egingo da Ero Etxe Krosaren 35. edizioa, ohiko moduan Infantil, Alebin eta Benjamin mailetako neska-mutilak elkartuko dira korrika egin eta goiz ederra pasa asmoz.

Krosak, 35. edizioan, bi berritasun nagusi izango ditu; kategoria bakoitzean neska zein mutilek distantzia berdina osatu beharko dute eta parte hartzaile guztiek domina jasoko dute. Infantil mailakoek 1,95 kilometro osatu beharko dituzte, Alebin mailakoek 1,4 eta eta Benjaminek 1,1. Izena eman nahi duenak, igandean bertan izango du horretarako aukera. Antolatzaileek 600 korrikalari batzea espero dute. Lehenengo lasterketa goizeko 11:30ean hasiko da.  

Erlazionatuak

Ero-Etxe kroseko irudi onenak

Erredakzioa 2023 urt 23 Tolosa

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA