Ibilgailuen abiadura moteldu eta oinezkoen segurtasuna indartzeko abiadura-murriztaileak jarri edo lehendik zeudenak berritu ditu Tolosako Udalak herriko lau lekutan.
Kondeaneko Aldaparen ginaldea da kokaleku horietako bat, Inmakulada Lanbide Ikastolaren parean. Ikusgarritasun gutxiagoko puntua da, errepidearen malda aldatzen baita leku horretan. Haur ugari ibiltzen da egunerokoan, gainera.
Jon Andoni Irazusta kalean (biala) ere jarri dira, Trinkete plaza eta Ibaiondo kalearen arteko bidegurutzearen inguruan. Frantziako Tourra pasatzeko kendu egin behar izan ziren aurretik zeudenak, eta leku berean berriak jarri dira orain. Eremu horretan errepidean pintaketa lanak ere egingo dira.
Larramendi auzoko gasolindegiaren inguruan ere jarri dira berriak, oinezkoen pasabidea babesteko. Gudari kalean, berriz, Samaniego kaleko bidegurutzea baino lehen jarri da.