Tolosa CFk 0-1 galdu du Mulierren aurka urteko lehen jardunaldian. Lehia estua izan da talde gorria eta urdinaren artean baina azkenean nafarrak gailendu dira.
2024ko lehen porrota izan da talde tolosarrarentzat. Neskak 16 punturekin 11. postuan daude sailkapen taulan.
Asteburu honetan punturik lortu ez badute ere datorren astean 3 puntuen bila joango dira Berriozarrera.