Lehenengo partiduan, Kadete mailakoan Perurena izan da irabazlea. 18 eta 5eko emaitzarekin amaitu da lehia Olanori aurre hartuta.
Lehenengo Mailan, Apezetxea eta Olidenek 22 -21eko emaitzarekin irabazita lortu dute txapela jaztea. Zubizarreta - Apeztegia bikoteak maila onean jokatu duen arren, ezin izan du partida irabazi. Oso partida lehiakorra izan da 561 pilotakada izan direlarik.
Elite mailan, 22-5ekoa izan da emaitza, lehia desorekatu baten ondoren Labaka eta Lizeaga dira txapeldunak eta Fernandezek eta Lozak bigarren postuarekin konformatu behar izan dute.
500 pelotazaletik gora gerturatu dira Beotibarrera eta lehiaketa guztian zehar emozioz betetako partiduak ikusteko aukera izan da. Ogi Berri Txapelketa antolatzen dutenen partetik eskerrak eman nahi izan dizkiete, pilotariei, pilota elkarteei, babesleei, Tolosako Udalari eta nola ez frontoira gerturatu diren zale guztiei.