Kadete mailan, lau t´erdiaren barruan, Olanok 18 eta 5eko emaitzarekin irabazi zion Gaztañagari.
Lehenengo mailako partiduari dagokionean, Zubizarreta eta Apeztegia 22 eta 8 nagusitu ziren Lizeagaren eta Cansecoren aurka. Eta Elite mailan, Fernandezek eta Lozak lortu zuten finalerako txartela, 22 eta 10eko emaitzarekin irabazi zuten Murua eta Garmendiaren kontrako partida.
Finalak larunbat arratsaldean 16:30etik aurrera jokatu dira, Kadete mailan, Perurena eta Olanoren arteko lehia izango da. Lehenengo mailari dagokionean Apezetxea - Oliden bikoak Zubizarreta - Apeztegia izango du aurrean. Final nagusian, elite mailakoan, Labaka eta Lizeagak, Fernandez eta Loza izango dituzte aurkari, lehia interesgarria izango da azken hau.