Trafiko mozketa, urtarrilaren 5ean

Erredakzioa 2024ko urtarrilaren 3a

Trafiko mozketa puntualak egingo dira kalejirak direla eta

Datorren ostiralean, urtarrilak 5ean, Erregeen kabalgata izango da. Hori dela eta, goizean zehar kotxez hustu beharko da Rondilla kalea, bertatik pasako baitira arratsaldean kalejirak. Horrez gain, trafiko itxiera puntualak egingo dira 17:00-19:00 bitartean kalejirak pasatzen diren puntuetan (Zerkausia kalea - Korreo kalea - Gorriti Plaza - Barrena eta Rondilla kaleak - San Frantzisko ibiltokia, Geltoki kalea). Kalejira amaitu bezain laster irekiko da trafikoa.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA