Datorren igandean, abenduak 24, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera izango da. Hori dela eta, goizean zehar kotxez hustu beharko da Rondilla kalea, bertatik pasako baitira arratsaldean kalejirak.
Horrez gain, trafiko itxiera puntualak egingo dira 17:00-19:00 bitartean kalejirak pasatzen diren puntuetan (Zerkausia kalea - Korreo kalea - Gorriti Plaza - Barrena eta Rondilla kaleak - San Frantzisko ibiltokia, Geltoki kalea). Kalejira amaitu bezain laster irekiko da trafikoa.