Kirolari onenarena ez ezik, emakumezko kirolari onenaren saria ere jaso du igerilari tolosarrak. Lacunzaren lorpen maila ikusita, Usabal kiroldegiko sarreran brontzezko plaka jarriko zaio.
Aurtengo kirol gala honetan, Lacunzari txapela jarri dioten bezala, beste hainbat kirolari ere saritu dituzte.
Epaimahaikideek bi motatako sariak bereiztu dituzte: bata marka-lorpenetan oinarritzen da, bestea, errekonozimenduarena da.
Marka-lorpenen sailari dagokionez, hauek izan dira sarituak: emakumezko kirolari onena Irati Lacunza (hegats igeriketan), eta gizonezko kirol talde onena Unai Saralegi eta Unai Regillaga (judokak).
Aldi berean, etorkizuneko kirolariak ere saritu dituzte sail honen barruan: neska promesarena Nahia Garridok (igerilaria) jaso du, eta, mutil promesarena aldiz, Ander Martinez de Rituertok (pertika jauzia).
Aipatutako kirolari guzti hauek, Aritz, kontuz kreatiboak diseinatzailearen eskulanak jaso dituzte oroigarri gisa. Gainera, 100 euro baino gehiagoko erosketa balea ere eman zaie. Soilik kirolari onenentzat banatu dituzte turroia eta, BPXport-en eskutik, doako urteko kirol abonoa.