Gabon garaian hondakinen bilketa sisteman hainbat aldaketa egingo dira, 24 eta 31 gauetako bilketaren ordez, egun horietan hondakinak egunez edo biaraumunean, hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean jasoko dira. Tolosaldeko Mankomunitateak Tolosan egingo dituen aldaketak ondorengok dira:
Abenduak 23, 24 eta 25
-
Abenduak 22, ostiral goiza:
Papera, ontziak eta errefusa jasoko dira landa eremuan. -
Abenduak 23, larunbat gaua:
Organikoa, papera, ontziak eta errefusa jasoko dira herri osoan. -
Abenduak 24, igande goiza:
Ohiko zerbitzuetan aldaketarik ez.
Landa eremuko organikoa: Gabonetan astearte eta igandetan jaso beharrean asteartean bakarrik bilduko da. - Abenduak 24, igandea, 13:00-18:00 bitartean:
Organikoa, errefusa eta ontzi arinak herri erdiguneko edukiontzietan jasoko dira. Aurrebilketa ere egingo da. -
Abenduak 24: igande gauean: EZ DA ZERBITZURIK EGONGO
-
Abenduak 25, astelehen goiza:
Papera: 2 ekipo aterako dira erdiguneko edukiontziak jasotzera. -
Abenduak 25, astelehen gauean:
Organikoa, errefusa eta ontziak bilduko dira herri osoan. Aurrebilketa ere egingo da. Kartoi bilketa egiteko berriro ere 2 ekipo aterako dira edukiontzien aldamenean dagoena jasotzeko. -
Abenduak 26, astearte goiza:
Papera, ontziak, errefusa eta organikoa jasoko dira landa eremuan. Gainerako ibilbideetan aldaketarik ez. -
Abenduak 31 eta urtarrilak 1:
Hasiera batean, abenduaren 23, 24 eta 25ean bezala egingo dira bilketa zerbitzuak -
Urtarrilak 6 eta 7:
Urtarrilak 6 eta 7an paper bilketa zerbitzua indartuko da. Gainerako zerbitzuetan aldaketarik ez.
Tolosako Udalak Gabon jaietan kale garbiketa zerbitzua indartuko du, batik-bat jai egunen ondorengo egunetan. Komunak, irekiak zein itxiak, ere jarriko dira Andia eta Antonio Lekuona kaleetan. Zerkausiaren alboan, berriz, modulo handi bat jarriko da.