LAB sindikatuak jakinarazi duenez, hilabetetan zehar borrokan aritu ondoren Tolosaldeko Asunción Klinikako langileek ontzat eman dute enpresak mahai gainean jarritako proposamena, "gaur, LABek aukera eman die langileei bozkaren bitartez akordioaren aldeko edo kontrako bozka emateko; izan ere, negoziazio hasieraz geroztik oraingoa izan da enpresaren aldetik aldaketarik garrantzitsuenak jasotzen zituen proposamena."
Hobekuntza hauek jasoko ditu hitzarmen berriak:
- 2024ko urtarrilaren 1an %11ko igoera izango dute langileek beren ordainsarietan
- Kontzertazio berriekin, enpresak 2022-2023ko atzerapenak ordainduko ditu
- Enpresak 2024ko KPIa hurrengo urtean negoziatzeko konpromisoa hartu du
- 38 orduko murrizketa lan-orduetan, lau urtetan 1592 ordutara helduko delarik orduen kopurua
- Langileek egunero ordaindu beharreko aparkaleakuak %50eko beherapena izango du
LABek adierazi du borrokarik gabe akordio hau ez litzatekeela posible izango "greben eta mobilizazioen bitartez enpresa estutzea lortu dute, eta KPIa bermatzen duen eta bestelako hobekuntzak dakartzan akordioa mahai gainean jarrarazi diote zuzendaritzari."