Amaia Elizaran dantza garaikideko konpainiak ‘In a Loop’ pieza estreinatuko du Montrealen

Maider Navarro Alustiza 2023ko abe. 4a, 14:33

Amaia Elizaran tolosarrak bi hilabeteko egonaldia egin du bertan, hamairu dantzarirekin lanean

Amaia Elizaran dantza garaikideko konpainiak ‘In a Loop’ pieza estreinatuko du abenduaren 6an Montrealen (Kanada). Sorkuntza hau dantzari tolosarrak udazken honetan École de Danse Contemporaine de Montrealen izan duen egoitza artistikoaren emaitza da, Etxepare Euskal Institutuaren eta Conseil des Arts et Lettres de Quebec-en arteko lankidetzari esker, Gipuzkoako Dantzagunearekin batera. Lana bi hilabetez garatu da, hamahiru dantzari kanadarrek parte hartu dute eta Amaia Elizaranen lehen koreografia da non dantzari gipuzkoarra bera ez den eszenatokira igotzen.

Dantzari gipuzkoarra eszenatokira igotzen ez den lehen koreografia da "In the Loop"

"In a Loop" euskal konpainia gaztearen zortzigarren sorkuntza da. Ikuskizun berri honen bidez, Amaia Elizaranek indibidualtasunaren bilaketa irudikatu nahi izan du etengabe eraldatzen ari den aldi baterako bukle baten barruan. Bere estiloari leial, Amaia Elizaranek ideia berak errepikatzean eta inprobisazioan oinarritu du bere ikerketa koreografikoa. "Uste dut ‘In a Loop’-ekin giro murgiltzailea sortzen dugula, eta, aldi berean, norbanakoak bere lekua, bere espazioa aurkitzen duela, efimeroa denak aurrera egiten duen bitartean", azaldu du Elizaranek.

Amaia Elizaranek koreografo lana bakarrik egiten duen lehen aldia da. "Maila handiko eta sormen handiko hamairu dantzarirekin lan egiteko aukera izan dut", azaldu du, "zorte handia izan dena. Azken pieza garatzen lagundu dute, Québéc-era eramaten nituen ideietatik abiatuta".

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean