Greba Feminista Orokorra

Azaroaren 30ean ez da zerbitzu publikorik izango Tolosako udal eraikinetan

Erredakzioa 2023ko aza. 28a, 16:43

Ez da zerbitzurik emango Udaten, Kultur Etxean, Musika Eskolan, Euskaltegian, Aranburu Jauregian edota Haur Liburutegian

Tolosako Udaleko langileek eta udal gobernuak bat egin dute azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorrarekin. Hori dela eta, udal eraikinak itxita izango dira ostegunean.

Horrenbestez, ez da zerbitzurik emango Udaten, Kultur Etxean, Musika Eskolan, Euskaltegian, Aranburu Jauregian edota Haur Liburutegian.

Eusko Jaurlaritzak zehaztutako gutxieneko zerbitzuak izango dira Udaltzaingoan, gizarte zerbitzuetatik bideratutako beste zerbitzuetan -ez da arreta izango udaletxeko bulegoetan- eta Samaniego Ikastetxeko harreran.

Udalak kontratatuta dituen gainerako zerbitzuen kasuan, enpresa bakoitzaren langile batzordeak erabakitakoaren araberakoa izango da irekiera. Kirol-instalazioak eta Leidor Aretoa kudeatzen dituzten enpresek jakinarazi dute zerbitzua emango dutela, baita Topic zentroak ere.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA