Mugikortasun jasangarria sustatzeko urratsak egiten jarraitu nahi duela adierazi du Tolosako Udalak, eta hori modu seguruan gauzatu dadin hobekuntzak egiten ari dela.
Hori horrela, Amarotz eta Txarama arteko bidegorrian argiteria jarriko da datozen asteotan, inguru horretako ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko.
Lehen esku-hartzeak bidegorri bazterrean egingo dira, farolentzako oinarriak jartzeko. Behin hori amaituta, trafiko eten puntualak egin beharko dira, baina horiek aurrerago zehaztuko direla jakinarazi du Udalak. Edozein kasutan, argiztatze lanak zortzi asteko epean amaitzea aurreikusten da.