Tolosako Larramendi 6 eraikina hustu behar izan da

Erredakzioa 2023ko azaroaren 22a

Zutabe bat lehertu da eta bizilagunak etxeetatik atera behar izan dituzte

Tolosako Udalak jakinarazi duenez, Larramendi 6 (Azkarate Etxea) eraikina hustu behar izan da, segurtasunagatik, zutabe bat lehertu baita. Atzo gauean gertatu zen ezbeharra, eta gaueko hamarrak aldera, Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Suhiltzaileek bizilagunak atera zituzten etxeetatik. Udalak adierazi duenez, jada, teknikariak egoera aztertzen ari dira.

Kaltetuei ere, atzo gauean bertan eman zien egoeraren berri Udal ordezkariek eta nora jo ez zuten bizilagunak herriko hotel batera bideratu dituzte. 

Eraikina eskoratu egin dute eta ingurua itxi, segurtasuna bermatzeko eta herritarrei, inguruetan,  kontuz ibilitzeko deia egin die Udalak. Datozen orduetan egituraren azterketa egingo da, eta ziurtasun osoa dagoenean udalak deituko die bizilagunei, ordura arte ezingo dute eraikinean sartu.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA