Herritarrek aukeratutako bost proiektu gauzatuko ditu Tolosako Udalak

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko aza. 21a, 14:05

Aukeratutako bost proiektuak:

-Zerkausi gaineko terraza egokitu eta herritarrei irekitzea: bozka gehien jaso duen proiektua izan da, 344 boto, hain zuzen. Urte luzez itxita izan da, eta izan duen degradazioa konpondu, altzari batzuk gehitu eta sarrera-irteeran ordutegiak automatizatzeko hobekuntzak txertatuko dira. 


-Tolosako haur eta nerabeei zuzendutako udaleku irekiak sortzea: Urte askotan izan den eskaera da, eta eskaintza hori deiseinatu eta martxan jarriko da. 303 boto jaso ditu proposamen honek.


-Haurrentzako ur parkeak: Ia 300 boto jaso ditu. Enpresa batzuekin dagoeneko jarri da harremanetan udala eta, behin esleituta, leku egokienak identifikatuko dira enpresa horrekin eta Hirigintza Sailarekin.


-Merkataritza Plana auzoetan: auzoetan komertzio txikiak babesteko, eta negozio berrien sorrera sustatzeko plan bat egitea proposatu da, auzoetan zerbitzu batzuk eskura izan ditzaten.


-Larramendi auzoko jolas eta ariketa fisikorako gunea: Joan den urteko prozesuan atera zen proposamen hau, baina ez zen gauzatu, ezta aurrekontuetan txertatu ere. Hartu zen konpromiso hori berriz hartu du udal gobernuak, eta aurtengo beste proposamen batekin osatu. Aurten aurrekontuetan txertatuko da. Auzotarrekin egindako bileretan, gainera, behar hori azpimarratu zuten, eta orain egi bihurtuko da.
Larramendi 3ko plazatxoan, kalistenia eta helduentzako ariketa fisikoa egiteko tresnak jarriko dira. Larramendiko plazan, berriz, Montetxe kalearen ondoan, futbol zelai bat eraikiko da, eta alboan jolas mahaiak, ping-pong-ekoak, esaterako.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean