Ezingo da Belate pasealekuan aparkatu

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko aza. 17a, 16:32

Azaroaren 20tik 26ra egitura jartzeko lanak egingo dira, hortaz, denbora horretan ezingo da autoa aparkatu inguruko aparkalekuetan

Bi auzoak batzen dituen pasabidea datorren azaroaren 26an jarriko dute, igandean. Hau dela-eta arrazoia, Belateko aparkalekuak hutsik mantendu beharko dira azaroaren 20tik 26ra arte. Dena den, Zuloaga auzora doan bidea irekita egongo da.

Astelehenean egitura ekarri eta aste osoa pasako dute muntaketa lanak egiten. Igandean, Belate pasealekua mozuko dute Hernialdeko bidegurutzeraino, hiru garabi jarri ahal izateko, bata Larramendin eta beste biak Belaten.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA