"Magia izango da bederatzi egunetan zehar"

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko aza. 16a, 16:32

Titirijai jaialdia ospatuko da azaroaren 25etik abenduaren 3ra

Titirijai-en 41. Edizio honetan, 20 konpainiek hartuko dute parte, horietatik lau euskaldunak izanik. Egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek, izan ere, kaleko emanaldiak, tailerrak, ikuskizunak eta hitzaldiak jaialdiaren parte izango dira.

20 ikuskizun eta kaleko emanaldi

Heldu, haur, gazte eta familientzat 20 ikuskizun eskainiko dituzte konpainiek. Hauek munduko toki ezberdinetatik etorriko dira: Hegoafrika, Uruguai, Italia, Eslovenia, Portugal edo Frantziatik, eta baita Galizia, Madril, Andaluzia eta Kataluniatik ere. Euskadiko konpainiak Mar Mar Teatro, Bonbon Beltz, Zurrunka eta Anita Maravillas dira-

Lleidako Companyiakoek kalean eskainiko dituzte emanaldiak, txotxongiloen arloan sormena eta berrikuntza sustatzea baita hauen xedea.

Bestetik, Toulouseko Odrade Eskolak tailerra emango du, txotxongilo eta objektuen antzerkiaren barruan dramaturgia bat sortzen irakatsiko duena. Joëlle Noguès-en edo Shaday Larios adituek hitzaldiak ere eskainiko dituzte. Modu honetara txotxongiloen munduan murgiltzeko eta forma artistiko horren ulermen sakonagoa lortzeko aukera bikaina izango da.

www.topic.eus webgunearen bitartez ikus daiteke jaialdiko egitarau osoa. Sarrerak lortu nahiez gero, interesa dutenek webgune berean lor ditzakete edo, bestela, TOPICera jo dezakete. Ordutegia hurrengoa da: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; asteburuetan, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era. Astelehenetan itxita dago.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean