Tolosatzen Eskola Irekia azaroaren 21ean hasiko da

Maider Navarro Alustiza 2023ko azaroaren 14a

Hasiera batean, 13 hitzaldi eta tailer izango dira, azarotik maiatzera bitartean

Tolosatzen Eskola Irekia 2023-2024 ikasturte berria azaroaren 21ean, asteartea, hasiko da. Aurreko urteean bezala, herritarren prestakuntza eta gaikuntzara bideratutako jarduerak biltzen dituen programa Tolosako gizarte-eragileen, Udaleko sailen eta beste erakunde batzuen laguntzarekin eta parte-hartzearekin osatu da.

Proiektu honen helburu nagusia, herritartasun aktiboa eta herritarren ahalduntzea sustatzea da, hainbat gaitasun eta arlotan hausnarketarako eta prestakuntzarako gune bat eskainiz eta hiru ardatz nagusitan banatzen da: gizarte-prestakuntza (herritarrak hainbat eremutan trebatzeko eta ahalduntzeko), gizarte- eta komunitate-sendotzea eta elkar ezagutzea eta herria, Tolosa eta lurraldea ezagutzea.

Azaroko eta abenduko egitaraua

Azaroak 21 - Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote?

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Gaztematikarekin elkarlanean antolatu da, Treba Gurasoak programaren baitan. Hitzaldia Eider Goiburu feministak, psikologo sozialak eta sexu-hezitzaileak eskainiko du 18:00etan, udalbatza aretoan.

Azaroak 22 - Heziketa digitala

Altxa Burua elkartearekin batera antolatu da, mundu digitaleko hezkuntza-irizpideak jorratzeko, eta honako gai hauek lantzeko: elkarrizketak haur eta nerabeekin, adinak, erabilera-denbora, erabilera osasungarria eta gehiegizko erabilera, guraso-kontrolak... Hitzordua 18:00etan izango da Errota haur liburutegian. Hitzaldia Julen Linazasorok eskainiko du.

Abenduak 1 - Kultura guztion eskura

Titirijairen ikuskizunetarako sarbidea bermatzeko helburuarekin, La Dona Calba konpainiaren Caterina obra, Uzturre egoitzan.

Abenduak 1 eta 2 - Gazteekin lan egiten duten profesionalei zuzendutako drogen arriskua murrizketa formazioa

Hazkunde Elkartearekin antolatuta, abenduaren 1ean, 16:00etatik 19:00teara eta abenduaren 2an, 10:00etatik 13:00etara, kultur etxeko 1. gelan.

Abenduak 4 - Harreman osasuntsuak lagun artean

Treba Gurasoak elkartearen eskutik, Nerea Mendizabal komunikazio ez-bortitzako hezitzaileak, psikopedagogoak, gizarte hezkuntzan diplomadunak eta haur masaje hezitzaileak eskainia. Hitzordua 18:00etan izango da, udalbatza aretoan.

Abenduak 19 - La enfermedad de complacer a los demás (gainerakoei atsegin emateko gaixotasuna)

Betikasten elkartearekin lankidetzan, 10:30ean, Topic-en, Ibon de la Cruz psikologoa hizlari.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA