'Haurren Hiria', Tolosako haurren ekarpenak jasoko dituen proiektua

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko azaroaren 3a

Herriko gaztetxoenen iritzia jakiteko egitasmoaren 10. ekitaldia egingo da 2023-2024 ikasturtean, herria haurren ikuspuntutik hobetzeko helburuarekin

Herria hobetzeko haurren iritzia aintzat hartuko duen egitasmoa abian jarri du Tolosako Udalak. Bertan Herrikide eta Samaniego ikastetxeko eta Laskorain ikastolako 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoek parte hartuko dute.

Haur, nerabe eta gazteen aisialdia ardatz

Hainbat batzar antolatuko dituzte ikastola eta ikastetxe bakoitzeko ordezkariek bertan parte hartu dezaten. Batzar horietan, aisialdia ardatz izanik,  etorkizunera begira sor daitezkeen ekintzen inguruan solastuko dute.

Proiektuan parte hartu nahi duten haurrek azaroaren 14ra arte eman dezakete izena. Izena eman duten guztien artean zozketa egingo da. Hona hemen argibideak: http://labur.eus/tolosakoaisialdia 

Haurren kontseiluaren lau lan-saio

Lau lan-saio egingo dira ostiraletan, eskola ordutan, eta goiz osoa iraungo dute. Lehen saioari abenduaren 15ean ekingo diote, hurrengoa urtarrilaren 19an, hirugarrena martxoaren 22an eta azkena maiatzaren 3an. Haurrek profesionalen laguntza izango dute Tolosako Udalari egin nahi dizkioten ekarpenak bideratu ahal izateko.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA