2023/11/02 19:30

Hitzaldiak

Ghulam Murtaza pakistandarrari elkartasuna adierazteko hitzaldia Alex Txikon eta Akhond Ishaq alpinistekin

Ghulam Murtaza pakistandarrari elkartasuna adierazteko hitzaldia Alex Txikon eta Akhond Ishaq alpinistekin
Topic, Tolosa

Ghulam Murtaza goi mendietako zamaketari gazte pakistandar bat da. Uztailean, Broad Peak mendian, gaizki sentitzen hasi zen 8.000 metrotara. Bere bezeroek, ezin zuela jarraitu ikusita, bertan hiltzen utzi eta gailurrera segitzea erabaki zuten. Atzetik zetorren Lukas Worle alpinista austriarrak aurkitu zuen erdi hilda, eta esfortzu handiz beheko kanpalekura jaistea erdietsi zuen.

Hala ere, Murtazaren izozketak hain dira larriak, hatzak galtzeko arriskuan dagoela. Eta hatzik gabe, ezin du bere eta bere familiaren sostengu ekonomikoa den ogibidearekin jarraitu. Orain, Alex Txikonen eta zenbait lagunen laguntzari esker, Euskal Herrira etorri da Murtaza, non bere hatzak salbatzeko saiakera egingo duten.

Elkartasun ariketa: sarrera, borondatearen truke

Datorren ostegunean, Tolosan izango da Murtaza, eta Txikonekin eta Ishaqekin batera, bere historia eta egoera lehen eskutik ezagutzeko aukera aparta izango da. Sarrera borondatearen truke izango da, eta jasotzen den dirua Murtazari laguntzera bideratuko da. Emanaldia, elkartasun ariketa erraldoia izatea dute helburu. 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA