Gaur arratsaldeko 18:30ean hasita egingo du Tolosako Udalak urriko Osoko Bilkura. Hemen duzue zuzenean ikusteko aukera:
Honako da gai-ordena:
1. Akta hau onartzea: 2023ko irailaren 28ko Ohiko Osoko bilkurakoa
2. Onartzea 2023-2025 aldirako Tolosako Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzeko proposamena.
3. Hasieraz onartzea 2023ko dirulaguntzen eranskina aldatzeko proposamena (6-2023).
4. Onartzea zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak aldatzeko proposamena.
5. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, onartzea zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak aldatzeko proposamena.
6. 2024ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, hasieraz onartzea herri jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta haren aprobetxamendu bereziari dagozkien tasen ordenantzen aldaketak.
7. 2024. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, hasieraz onartzea zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak egiteko tasen ordenantzen aldaketak.
8. 2024. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, hasieraz onartzea hiri izaerako lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantzen aldaketak.
9. 2024. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, hasieraz onartzea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordenantzen aldaketak.
10. 2024. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, hasieraz onartzea ondasun higiezinei buruzko zergaren ordenantzen aldaketak.
11. 2024. urteko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, hasieraz onartzea ordenantza orokorraren aldaketak; hain zuzen, zergak eta udal zuzenbide publikoaren bestelako sarrerak kudeatzeko eta biltzeko ordenantzaren aldaketak.
12. 2023an jasota, onartzea 2022ko ekitaldiari dagokion faktura.
13.Hasieraz onartzea kreditu aldaketarako 16/2023 espedientea, kreditu gehigarrien modalitatean.
14. Onartzea 2023an udal langileen ordainsarien bigarren igoeraren aplikazioa.
15. Onartzea Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako administrazioen eremuan bidaiarien errepide bidezko garraio- zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko Erregelamenduaren aldaketa.
16. Kreditu aldaketarako 13/2023 espedientearen berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.
17. Kreditu aldaketarako14/2023 espedientearen berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatekoa.
18.Kreditu aldaketarako 15/2023 espedientearen berri ematea; kreditu transferentzien modalitatekoa da.
19. Mozioa: Tolosan alokairuaren merkatuko prezio altuengatik tenkatutako eremuak definitzea, Estatuko Etxebizitzaren Legeak ezartzen dituen mugak bertan gauzatzeko.
20. Galderak eta eskaerak.