Zerbitzuen etena Tolosako udal eraikinetan

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko urriaren 24a

Sektore publikoko sindikatuek deitutako grebaren ondorioz, Tolosako udal eraikinetan ez da zerbitzurik emango bihar, urriaren 25ean.

Tolosako zerbitzu publikoak ez dira emango biharko egunean. Izan ere, udaletxeak, kultur etxeak, musika eskolak, euskaltegiak, Aranburu jauregiak eta haur liburutegiak ateak itxiko dituzte, sektore publikoko eragileek deitutako greba dela medio. Alegia, tailerrak eta klaseak eta bestelako jarduerak eta zerbitzuak etengo dira.

Hala ere, zerbitzu batzuetan sekote publikokoak ez diren beste eragileek esku hartzen dutenez, Udaltzaingoa eta Gorosabel eraikina irekita mantenduko dira.

 

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA