1973tik lehen aldiz, gerra egoera ezarri du Israelek lurraldean, bere makineria militarra martxan jarriz. Hamar egun igaro dira eta guzti hau salatzeko, Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak manifestazioa burutu du, bertan, Israelgo estatuak, palestinarrak etengabe jazarri dituela adieraziz, "Ideologia sionista supremazistaren inguruan ardazturiko gobernuek, palestinarrak desagerrarazteko estrategia izan dute urte luzez, lurren okupazioaren, torturaren eta erailketaren bitartez; betiere mendebaldeko bloke inperialistaren babesarekin".
Herritar ugari bildu dira Kontseilu Sozialistak deitutako manifestaziora, "Israelgo Estatua hiltzailea! Palestinar herriarekin elkartasuna" oihukatuz Tolosako kaleetan zehar. Dominazioaren eta zapalkuntza guztien aurka, nazioartean sozialismoaren aldeko indar politiko bat berrantolatzeko lanean jarraitu behar dela salatu dute "hori baita herri langileen asaktasuna eta gerrarik gabeko jendarte baten oinarriak eraikitzeko bermea" adieraziz.