Urriak 13, 14 eta 15ean moto klasikoak ikusgai egongo dira Trianguloan
Datorren ostegunean, urriak 12, Tolosako XXXV. Herri Krosa egingo da eta lasterketaren eraginez, trafiko mozketa puntualak egingo dira herriko puntu desberdinetan, hala nola: Suhiltzaileen biribilgunean, Santa Klarako biribilgunean (Zumalakarregirantz ezingo da sartu), eta Gorritin (Rondilla kalera ezingo da sartu). Mozketak goizeko 11:30-12:00ak bitartean egingo dira eta korrikalariak eremu horietatik pasa ahala zabalduko da errepidea.
Berazubiko jaiei dagokienean, hauek dira egingo diren trafiko mozketak:
- Urriak 11, asteazkena: 17:30etik 19:00etara ezingo da ibilgailuz auzoan sartu.
- Urriak 13, ostirala: 17:00etatik 20:30era eta 22:30etik 01:00etara ezingo da ibilgailuz auzoan sartu.
- Urriak 14, larunbata: 16:30etik 19:30era ezingo da ibilgailuz auzoan sartu.
Horrez gain, Tolosako Udaltzaingoak jakinarazi du, datorren ostiral, larunbat zein igandean, urriak 13, 14 eta 15ean moto klasikoak ikusgai egongo direla Trianguloan, goizeko 08:00etatik 09:00etara. Izan ere, asteburuari begira moto klasikoen lasterketa berezi bat egingo da eta hauek errepidera irten aurretik ikusgai egongo dira herritarrentzat goizeko lehen orduan.