Tolosa CF Eskubaloiak harrobiko talden prestaketa saioen egutegia prest du. Eskubaloi Eskola ostegunean 18:00etatik 19:30era Samaniego Ikastetxeko kantxan egingo da. Bertan 2012an eta 2013an jaiotako haurrek parte hartu dezakete.
Infantil nesken kasuan, 2010ean eta 2011n jaiotakoak, astelehen eta asteazkenetan egingo dira entrenamenduak. Astelehenetan 19:30ean Eskolapioetan (Tolosan) eta ostiraletan Irurako Trinketean.
Infantil mutilek berriz, hiru prestaketa saio izango dituzte: astelehenetan, asteartetan eta ostiraletan. Astelehenetan 17:30ean Irurako Trinketean, asteartetan 18:00etan Anoetako kiroldegian eta ostiraletan 18:00etan Irurako Trinketean.
Izena emateko edo zalantzak argitzeko Tolosa Eskubaloiak eskubaloia.tolosacf@gmail.com helbidea idatzi behar da.