Urriaren 12an, eskualdeko korrikalari herrikoiek urteroko hitzordua izango dute Tolosan. Goizeko 11:00etan hasita jokatuko da Tolosako Herri Krosaren 35. edizioa. Azken urteetako ibilbide berdina izango du lasterketak, korrikalariek 8 kilometroko osatu beharko dituzte. Proban parte hartu nahi duenak kronoak.eus webgunean eman dezake izena.
Proba nagusian amaitzean helburu benefikoa izango duen Txiki Krosa egingo da. Aurten ere Tolosaldea Sahararekin elkarteari emango zaio biltzen den eskola materiala.