Azokatik Mahaira saio berria, asteazkenero 22:00etan

Erredakzioa 2023ko urr. 3a, 09:24

Landaolak sustatuta Azokatik Mahaira izeneko saio berria estreinatuko da urriaren 4an gaueko 22:00etan 28 Kanalean. Honen helburua Gipuzkoako Azoken Sarea osatzen duten 17 herri desberdinetako azokak ezagutzea izango da. Garaian garaiko eta bertako produktuak ikusi, azoka bakoitza noiztik eta nondik datorren ezagutu eta ekoizle zein erosleen bizipenak lehenenego pertsonan entzungo ditugu. 

Behin erosketak egin eta zorroak bete ondoren, sukaldera joango gara. Xabi Martinez sukaldariak 17 errezeta erraz eta egingarri prestatuko baititu edonork etxean egiteko modukoak. 

Bihartik aurrera, asteazkenero emitituko da 28 kanalean Azokatik Mahaira saio berria.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA