235 ikasleri mugikortasun gomendioak emanez

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko ira. 29a, 15:57

Udaltzaingoak bide-heziketa taillerrak eman dizkie Tolosako hiru ikastetxeetako LH6ko ikasleei. Saio horietan, azpimarratu dute segurtasuna lantzea ezinbestekoa dela istripuak sahiesteko.

Lehenik, saio teoriko bat izan dute bizikleta modu egokian erabil dezaten. Horretarako, hainbat neurri hartzen erakutsi zaie ikasleei, istripuak sahies ditzaten: kaskoa erabiltzen, arropa egokia eramaten, bizikletaren txirrina erabiltzen, argiak...

Bidegorriaren erabilera egokiaren inguruan ere hitz egin dute, eta baita oinezkoen eta gainerako erabiltzaileen guneak errespetatzearen inguruan ere. Gainera, zirkulazio-seinaleen esanahia ere landu dute.

Saio praktikoa ondoren jarri dute martxan, udaltzainen laguntzaz. Herritik joan dira bizikletan ikasitako guztia aplikatuz, gune arriskutsuenetan etenak eginez ondo jarduten ikasteko. Honen guztiaren bitartez, elkarbizitza arazoak murriztea eta errespetuzko jokabideak sustatzea dute helburu.

Datorren astean, LH5eko ikasleen txanda izango da.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean