Gauez itxiko dute Zumaingo tuneleko errepidea

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko ira. 22a, 12:30

Tunelaren barruan dauden argiak ordezkatzen ari direla-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohartarazi du igandetik aurrera tunela gauez itxi egingo dutela. Egunez suerta daitezkeen trafiko arazoak ekiditeko erabaki dute lan hauek gauez burutzea.

Horrenbestez, GI-2130 errepidea erabat moztuko da gaueko 22:00etatik gozeko 6:00ak bitarte. Leaburura edo Gaztelura joateko, GI-3212 errepidea hartu beharko da, Ibarra eta Belauntza zeharkatuz.

Egun hauetan egingo dituzte obrak tunelean:

• 24 igandetik 25 astelehenerako gauean.
• 25 astelehenetik 26 astearterako gauean.
• 26 asteartetik 27 asteazkenerako gauean.
• 27 asteazkenetik 28 ostegunerako gauean.
• 28 ostegunetik 29 ostiralerako gauean.

Obrak eta desbideraketak seinalizatuta egongo dira eta, behar izanez gero, larrialdi zerbitzuei bidea irekiko zaie eta obrak geratuko dituzte.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA