Klima eta energiaren astearen baitan ekintza ugari antolatu dira Tolosaldean

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko ira. 19a, 14:19

Egitaraua: 

ALTZO

-Trafiko seinaleen ezagutza
LEKUA: altzoko herrian
DATA : mugikortasun astean zehar goizez
AZALPENA: Eskola inguruan eta herrian zehar dauden seinaleak aztertu eta identifikatu, bide batez, hauek adierazten digutena eta hauen garrantzia segurtasunez herritik mugitzeko ezagutuko dute. 

-Denok elkarrekin eskolara
DATA : irailak 18tik 22rako astean 
LEKUA: altzoko erdigunean. 
AZALPENA: mugikortasun jasangarria habiapuntu izanda, goizeko 8:40etan plazatik abiatuko gara eskolaruntz parte hartzera animatzen diren guztiekin (irakasle, guraso eta ikasleek), bizikleta, patinete edota oinez, gure Ingurumena

-Bizikleta tailerra 
LEKUA: Altzoko eskolako aterpean
DATA : irailak 25, arratsaldean
AZALPENA: Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik. 
Hortaz gain, herrian hilabete honetan, Altzoko hezeguneen inguruko kudeaketa eta dibulgazio ekintzak burutuko ditugu. Zehazki, bi dibulgazio ekintza aurreikusten dira altzoko bionaiztasuna ezagutzeko: lehenengoa ostiral honetan, irailaren 15ean, Iñaki Romeroren eskutik (Aranzadi elkartearekin burututako ekintzak, agenda 2030 barruan kokatutakoak), Altzoko Imaz Bertsolaria eskolako ikasleekin mendi irteera/tailer bat egingo da (goizeko 9:00etatik 13:00etara), inguruko espezie eta habitatak aztertzeko helburuarekin. Bigarrengo ekintza, herritar orori begira egingo da, irailaren 24an, igandea, goizean zehar. 

AMEZKETA

-Bizikleta tailerra 
LEKUA: ikastetxean
DATA : irailak 29
AZALPENA: Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik. 

ASTEASU

-Bizikleta tailerra
LEKUA: ikastetxean
DATA : irailak 29
AZALPENA: Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik. 

BERASTEGI

-Bizikleta tailerra 
LEKUA: ikastetxean
DATA : irailak 22, goizean
AZALPENA: Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik. 

IRURA

-Lurrari bira egitea ahaztu zitzaionekoa
DATA : Irailaren 27an, arratsaldeko 18.00etan
LEKUA: Irurako haur-eskola
AZALPENA: Ipuin-kontalariaren emanaldia 3-9 urteko haurrentzat. Klima aldaketak eragiten dituen arazoen inguruko ipuina. (45 min inguru)

-Ipar poloa salbatzera goaz!
DATA : Irailaren 27an goizeko 10.00etan
LEKUA: San Miguel Plaza
AZALPENA: Klima-aldaketaren ezagutzan sakontzeko jolas kooperatiboa Irurako ikastolako haurrekin.

IBARRA

-Bizibira
DATA : Irailaren 22an, 16:45-18:30 
LEKUA: Ibarrako plazatik hasita, Tolosa zeharkatu eta Zumardiandian amaituko du
AZALPENA: Ibarrako eta Tolosako ikastetxeak lotuko dituen bizikleta bira egingo da azken urteotako ohiturari jarraiki, Intujai taldeak dinamizatuta, ikastetxeetara joateko eredu jasangarriagoak daudela frogatzeko asmoz. Ondoren, Bizikleta akrobazioak, zirko eta ponpa tailerrak eta merienda. Tolosa eta Ibarrako udalek antolatuta.

TOLOSA

-Bigarren eskuko Azoka
DATA : Irailaren 23an, 10:00-13:00 
LEKUA: Alondegian
AZALPENA: Bizikleta eta materialen salerosketa egingo da eta aurrez utzi ahalko da irailaren 21 eta 22an, 17:00tatik 19:00tara eta larunbatean bertan goizeko 09:00tatik 10:00tara.

-Mekanika tailerra
DATA : Irailaren 26an, 17:30-19:30 
LEKUA: Trianguloan
AZALPENA: Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik. 

-Zinezikleta
DATA : Irailaren 27an, 18:00-20:00
LEKUA: Kultur Etxeko areto nagusian (erderaz)
AZALPENA: Pedalez funtzionatzen duen zinema jasangarria da eta bikote batek bi urteko esperientzia kontatuko du, Afrikako kontinenteko 14 herrialde zeharkatu dituzte bizikletaz Madrildik Madagaskarrera pedalei eragiten dien zinema ekipo bat garraiatuz, kultura eta entretenimendua herri horietara hurbiltzeko helburuarekin.

-Eraldaketarako kontuak-Antzerkia
DATA : Irailaren 29an, 17:30-18:15
LEKUA: Haur liburutegian (izena eman behar da)
AZALPENA: Klima aldaketaren eta energiaren inguruan kontzientziazioa pizteko antzezlana. Itziar Saenz de Ojer-en eskutik.

-Bizikletan ibiltzeko tailerrak
DATA : Irailaren 29an, 17:30-18:15
LEKUA: ikastetxeetan, 5 eta 6 mailako gazteei zuzenduta
AZALPENA: Tolosako udaltzainak eskolara hurbiltzen dira eta ordubeteko saioan talderarekin herrian zehar ibilbidea egiten dute bizikletaz jokabide egokiak gogoraraziz.

VILLABONA

-Mekanika tailerra
DATA : Irailaren 27an goizean.
LEKUA: Zubimusu Ikastolan.
AZALPENA: Bizikleten inguruko mekanika tailerra, Gurpilgunearen eskutik. 

-Panpin zahar, panpin berri
DATA : Irailaren 27an, arratsaldeko 17.30etan
LEKUA: KAORI Faktorian (izena eman behar da)
AZALPENA: 8-10 urteko gazteei zuzenduta, panpin bat ekarri etxetik eta hura birziklatuz, panpin eraman etxera! Izena emateko, Kaori faktorian.

EGIN ZAITEZ KOMUNITATEKO KIDE!

Bidali zure izen-abizenak, e-maila, telefono zenbakia eta zure edo zure erakundearen argazki edo logotipo bat hurrengo helbideetara:

WHATSAPP: 695 781 072

E-MAIL: edukia@28kanala.eus


Parte hartu komunitatean