Sonakay taldeak Urkizun joko duen kontzertura joateko autobus zerbitzu berezia izango da

Joanes Imaz Akizu 2023ko ira. 18a, 13:35

Larunbatean, irailaren 23an, Tolosako erdigunetik Urkizura joan-etorria egiteko aukera eskainiko du Tolosako Udalak.  "Kultura Plazara: beste plazak" egitasmoaren baitan Sonakay taldeak joko du kontzertua.  Landa auzoetan orain arte egin diren kontzertuetan bezala, aste honetan ere izango da zerbitzu hori. 

Urkizura joateko autobusa 18:00etan irtengo da San Frantzisko elizaren aurreko geltokitik, itzulerakoa berriz, kontzertua amaitu ondoren abiatuko da. Zerbitzu hau erabili nahi duenak izena eman beharko du kultura@tolosa.eus helbidera idatziz. Irailaren 20a, asteazkena, izango da horretarako aukera izango den azken eguna.  Mezuan izen-abizenak, eserleku kopurua eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztu behar dira. Zerbitzua doakoa izango da.  

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA