San Sebastian Circuit Spirit auto klasikoen bira Tolosatik igaroko da

Olaia Garmendia Ancisar 2023ko ira. 15a, 11:24

San Sebastian Circuit Spirit, auto klasikoen bira, irailaren 22an hasiko da. Asteuburu osoan zehar Gipuzkoatik barrena ibiliko dira, eta Tolosatik ere igaroko da, irailaren 23an. 100 auto klasikotik gora batuko dira 6. edizio honetan.
Larunbat eguerdian iritsiko dira auto klasikoak Tolosara. Sei auto Plaza Zaharrean izango dira ikusgai eta, gainerakoak, San Estebango aparkalekuan.
Ondoren Ferialekuan bazkalduko dute, bertako produktuak dastatuz, eta bazkalostean birarekin jarraituko dute. Tolosako erdigunea zeharkatuko dute: hala nola, San Frantzisko pasealekua, Nafarroa Etorbidea, Santa Klara eta Ibaiondo kaleak, eta Larramendi zubia igaroko dituzte, eta Anoetarantz joango dira ondoren.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA