Ostalaritzari loturiko terraza lizentzia berriak irailaren 30era arte eskatzeko aukera

Maider Navarro 2023ko ira. 12a, 16:54

Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira Tolosako Udalaren webgunean

Bide publikoan terrazak, salgai dauden produktuen erakus-lekuak eta beste elementu lagungarriak jartzea arautzen duen ordenantza berria joan den martxoaren 30ean sartu zen indarrean.

Ordenantza honen helburua, ostalaritzako jarduera zein establezimenduak instalatzeko, irekitzeko, funtzionatzeko eta, kasu honetan, terrazak kokatzeko baldintzak zehaztea eta arautzea da.>/p>

6 hilabeteko epea eskaini zitzaien ostalaritzari loturiko jarduerei, orain arte izan dituzten baimenak ordenantza berriak jasotako irizpideetara egokitzeko. Epe hori datorren irailaren 30ean amaituko da, horregatik, Tolosako Udalak ordenantza berrira egokitzeko eskaera berriak aurkezteko deialdia egin die oraindik beharrezko dokumentazioa aurkeztu ez dutenei. Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira Tolosako Udalaren webgunean.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA