Usabal kiroldegiko langileek manifestazioa burutu dute greba mugagabean jarraitzen dutela salatzeko

Maider Navarro Alustiza 2023ko irailaren 8a

Kiroldegiko Langileek manifestazioa burutu dute triangulotik, beraien lan baldintzak eta kiroldegiko erabiltzaileen eskubideengatik borrokan jarraitzen dutela adierazi nahiean.

Lau hilabete baina gehiago doaz greba mugagabean eta astearteko prentsaurrekoan adierazi zutenez, hitzarmenaren negoziaketak hasi zituztenetik BPXport enpresaren jarrera ez dela ona izan, "Enpresaren lehen eta azken proposamena apirilaren 17an jaso genuen eta proposamen honek ez ditu langileen gutxiengo eskubideak errespetatzen". Udalak enpresarekin bilerak izan dituela ere jakinarazi dute, baina ez direla inongo negoziaketetara iritxi.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA