Tolosako Udalak jakinarazi du prozesu administratiboak dagoeneko martxan daudela kiroldegiko zerbitzuak berriro herritarren eskura jartzeko. Izan ere, BPXport enpresak uko egin dio udalak proposatutako irtenbideari.
“Indarrean dagoen kontratu motagatik, legez genituen aukera urrien artean, eperik motzena eskatzen zuen aukera lehenetsi dugu orain arte. Abiatuko ditugun prozesu administratibo hauek, aldiz, beste denbora batzuk eskatzen dituzte”, berretsi du udal gobernuak.
Udalak dioenez, kiroldegiarekiko erakusten ari diren konpromisoa "erabatekoa eta irmoa" da. Ondorioz, zuhurtziaz jokatzen arituko dira egoera ahalik eta ondoen konpondu dadin.