Amarotzetik Apattara bideko GI-2130-A errepidea itxiko dute gauetan

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko ira. 1a, 11:50

Zumaingo tuneleko argiak ordeztuko dituztela eta, errepidea irailaren 3tik 19ra moztuko dute 22:00etatik 6:00etara bitarte. Horrenbestez, Leaburura eta Gaztelura joateko GI-2130 errepidea hartu beharko da Ibarratik eta Belauntzatik.

Lan horiek gauez ari dira gauzatzen, zerbitzuko eta bide-segurtasuneko arrazoiak tarteko. Izan ere, egunez trafiko handia izaten da eta horrek errepidea erabat moztu ahal izatea eragozten du.

Aldundiak bermatu du obrak eta dagozkien desbideraketak ongi seinalizatuta egongo direla eta, behar izanez gero, larrialdietako zerbitzuei bidea irekiko zaiela edozein kasutan ere.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA