Orekarien festa Oria ibaiaren gainean ostegunetik aurrera

Oinatz Martinez Iturrioz 2023ko abuztuaren 30a

Orekarien festa gerturatuko da beste behin Tolosara. Oreka Tolosa slackline taldeak antolatuta ostegunetik igandera Riverline Jaialdia ospatuko baita, Zerkausiaren inguruan. Hauxe da egitaraua:

Osteguna, abuztuak 31:
16:00. Izen-ematea eta soken irekiera.
20:30. Soken itxiera.

Ostirala, irailak 1:
09:00. Izen-ematea eta soken irekiera.
10:30. Tela tailerra.
18:00. Slack tailerra, edonorentzat.
20:00. Hitzaldiak.
20:30. Soken itxiera.

Larunbata, irailak 2:
09:00. Soken irekiera.
11:00. Speedline txapelketa.
12:00. Acroyoga.
17:00. Freestyle erakustaldia.
20:00. Showa.
20:30. Soken itxiera.
22:00. Musika emanaldia.

Igandea, irailak 3:
09:00. Soken irekiera.
09:00. Yoga tailerra.
11:00. Trickline txapelketa.
13:30. Soken itxiera.
14:00. Bazkaria.
15:30. Sari banaketa eta talde argazkia.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA