Kiroldegiko langileak hiru hilabete greba mugagabean

Erredakzioa 2023ko uzt. 28a, 11:22

Usabal kiroldegiko langileek hiru hilabete daramatzate greba mugagabean eta beste egun batez elkarretaratzea egin dute Tolosako Plaza Zaharrean

Bertan, argi utzi nahi izan dute kiroldegiko zerbitzua emateko betebeharra enpresarena dela eta horren ardura Tolosako Udalarena. 

Langileek, azken proposamenaren eros ahalmenaren eguneraketaren zati bat bidean utzi dutela ere adierazi dute eta hala eta guztiz ere ez dela negoziaziorik egon

Edozein momentutan negoziatzeko prest daudela berretsi dute eta gaineratu, egoera desblokeatzeko mugimenduak langileen partetik egin direla eta enpresaren partetik ez dela proposamen berririk egon azkeneko hiru hilabeteetan.

Irtenbidea ahalik eta azkarren bilatzeko bide horretan, langileek, azken proposamenaren eros ahalmenaren eguneraketaren zati bat bidean utzi dutela ere adierazi dute eta hala eta guztiz ere ez dela negoziaziorik egon. Egoera hau ikusita, Udalari jakinarazi diete beraien eskuartzea ezinbestekotzat ikusten dutela eta berandu baino lehen erabakiak hartzea eskatu die.

Langileek beraien lan baldintzak bermatu eta eguneratzeko eskubidea dutela aipatu dute, edozein izanda kiroldegia kudeatzen duen enpresa eta udal gobernuan dagoen alderdi politikoa. Lizitazio batetik bestera ematen diren aldaketek ez luketela beraien lan baldintzetan eraginik izan behar eta akordioa ahalik eta azkarren lortzeko, enpresa berria sartu zenetik aurrerako eguneraketa bakarrik eskatzen ari direla.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA