‘Apurtu burbuila, kalamurik gabe gehiago zara’ lelopean, kanpaina 14 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago
Tolosako Udalaak jakinarazi du bere lehentasun nagusietako bat herritarren ongizatea bermatzea dela eta ildo horretatik abiatuta, bat egin du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak nerabeen eta gazteen kanabisaren kontsumoaren harira martxan jarritako sentsibilizazio-kanpainarekin. ‘Kanabisaren kontsumoari lotutako arriskuei aurre egitea ezinbestekoa da, baita osasun fisiko, mental eta sozialean dituen ondorio negatiboei buruzko kontzientzia sustatzea ere’ azaldu dute udal ordezkariek.
Kanpaina 15 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburu du kanabisaren kontsumoari buruzko mito eta uste faltsuak agerian jartzea, kanabisaren kontsumoak ekar ditzakeen ondorio kaltegarriei buruzko pertzepzio errealista zabaltzea eta kalamurik gabeko aisialdiko eta dibertimenduko ereduak bultzatzea.
Kanpainarekin bat eginez, ekimenari bultzada eman nahi dio Tolosako Udalak, herriko gazteak sentsibilizatzen laguntzeko, kontzientzia sortzeko eta egungo gizartean kanabis-kontsumoaren normalizazioari aurre egiteko, gazteek arriskuak uler ditzaten eta beren osasunari eta ongizateari buruzko erabaki informatu eta arduratsuak har ditzaten.