Kultura Plazara-ko asteburu biziena hastear da: Tolosako Musika Banda eta Ibil Bediren kontzertuak bihar herrigunean

Maialen Bastarrika Luengo 2023ko uztailaren 20a

Tolosako Musika Banda izango da lehena instrumentuak hartzen arratsaldeko 20:00etan Lopez Mendizabal plazan. Ondoren, 22:00etan, Ibil Bedi taldeak eskainiko du Zumardi Txikian egingo den lehen emanaldia. Gunea 19:00tan irekiko da.

Tolosako Musika Banda

Euskal Herriko banda zaharrenetakoa izanik, 1822. urtea hartzen da Tolosako Musika Bandaren sortze datatzat.

Enrike Arostegiren zuzendaritzapean, urtean zehar gutxienez 25 emanaldi eskaintzen dituzte: batik bat eguberrietan, inauterietan, San Joanetan, auzoetako festetan eta zaharren egoitzetan.

Hau guztia gutxi ez balitz, hiru diska dituzte argitaratuta: lehena 1987an, hurrena 1989an eta azkena 2006an.

Gaurkoan eskainiko duten emanaldia dantzarako kantuez osatuta egongo da.

Ibil Bedi

Nagusiki pop estiloan oinarritzen den talde nafarra da Ibil Bedi. 2018an sortu zuten egun osatzen duten bost taldekideek: Ibai Osinagak, Amets Arangurenek, Areta Senosiainek, Eder Escalerak eta Javier Larrañetak.

Haien melodiak konposatzeko erabiltzen dituzten ahotsa, gitarra, baxua, biolina, saxoa, bateria eta teklatuari esker, hiru diska argitaratzea lortu dute. Azkena 2023 honetan kaleratu dute, 'Goldea' izena duena.

DESKARGATU GURE APPa!

Bilatu 28 Kanala zure Android eta iOS aplikazio bilatzailean eta deskargatu. Bertan 28KanalaKide txartel digitalak eskaintzen dizuten abantailez gozatzeko aukera izango duzu.


APLIKAZIOA