Hamabi urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago jarduera hau. Lau puzgarri prestatu dituzte, horietatik bi bost urte baino gutxiago dituzten umeentzat daude egokituta. Beste biak ordea, sei eta hamabi urte bitartekoentzat.
Ondorengo egun eta lekuetan egingo da ekintza:
- Uztailak 19, Larramendi auzoan
- Uztailak 26, Zabalarreta parkean
- Abuztuak 2, Alondegia plazan
- Abuztuak 23, Amarotz auzoan
- Abuztuak 30, Alondegia plazan
Herritarrek goizez eta arratsaldez joateko aukera izango dute: 11:30etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:30etara.
Abuztuaren 30an apar festa antolatuko dute gaztetxoentzat alondegia plazan, udako ekintza honi amaiera emateko.
Egun guztietan bainujantziak jaztea eta uretan ibiltzeko oinetakoak eramatea gomendatzen du udalak.