David Colomo "Pajarillo"
Tolosan jaioa, Colomo Gitarrista, moldatzailea eta konpositorea, ekoizlea, musika zuzendaria eta konpainia batzuen sortzailea da.
2017an Andaluziara joateari ekin zion musikaren munduan buru-belarri ibiltzeko, eta izan ere, profesionalki haztea lortu zuen doinu flamenkoetan erabat murgilduz.
Gaurkoan oholtza gainean, "Entre Manantiales" ikuskizunarekin biluztuko ditu obra honetan zehar bizitako esperientzia ezberdinak, gitarra flamenkoak, perkusioak eta txalapartak lagundurik.
Olaia Inziarte
Olaia Inziarte 1999an jaio zen Nafarroan, Orozen. 2022an bere ibilbide musikala bakarlari gisa hasi eta lehen diska argitaratu zuen.
Ordura arte ordea, hainbat musikarirentzat lanean aritu da Inziarte, hala nola, Chica Sobresalto, Joseba Tapia eta Iker Lauroba. Gainera, Pleura taldeko abeslaria ere izan da.
"Lehengo Lepotikan Burua" izenpean argitaratu zuen bere diska joan zen urtean. Doinu abangoardista zein tradizionalak nahasten ditu bertan. Gainera, Olatz Salvadorrekin elkarlanean egindako abesti bat argitaratu du disko berean, "Behe Klasekoa" izena du.